Opentrad
Itzulpen Zerbitzuan itzulpen eskaera bat egiteko ondorengo pausuak
eman behar dira:
Zerbitzuan sartu: http://ots.opentrad.com helbidera jo eta administrariak emandako erabiltzaile-izena eta pasahitza sartu behar dira zerbitzua erabiltzen hasteko. “Jaitsi” zutabean dokumentua jaitsi ahal izateko irudia agertuko da.
|
Itzuli: Itzulpen-eskaera bat egin nahi bada, atal honetan sartu behar da. Bertan formulario bat azaltzen da, ondoren azaltzen den bezala bete behar dira eremuak:
Dokumentuaren izena: itzuli beharreko dokumentuaren izen deskriptiboa.
Dokumentua: itzuli beharreko dokumentua.
Iturburu hizkuntza: dokumentuaren jatorrizko hizkuntza.
Helburu hizkuntza(k): itzulpena egin beharreko hizkuntzak.
Itzulpenak zuzendu: itzulpena zuzendu behar bada laukitxoa aukeratu behar da, ez bada zuzendu behar aukeratu gabe utzi.
Azalpenak: itzulpenaren inguruan eman nahi diren azalpen eta oharrak.
Bidali: behin informazio guztia jarri ondoren “Bidali” botoia sakatu.
|
Behin eskaera egin ondoren itzultzeko dokumentuen ilaran jarriko da, maiztasun jakin batekin (15 min.) itzultzeko ilaran dauden dokumentu guztiak prozesatzen dira. Behin itzuli ondoren itzulpenak zuzenketa behar badu zuzentzaileari e-posta bat bidaliko zaio dokumentu bat zuzentzeko duela esanez.
Zuzentzailea bere erabiltzaile-izen eta pasahitzarekin sartuko da eta zuzendu beharreko dokumentua jaitsiko du.
|
Behin zuzendu ondoren dokumentu horren lerroan igotzeko ikonoan klik egingo du eta zuzenketa igotzeko leiho bat azalduko zaio, dokumentua bertan sartu eta itzulpena/zuzenketa amaitutzat emango da. Hori egitean itzulpen-eskaera egin duen erabiltzaileari mezu bat iritsiko zaio bere eskaera burutu dela esanez.
|
Biltegia: eskatutako itzulpen-eskaerak atal honetan gordetzen dira, itzulpena (eta zuzenketa behar badu) amaituta dagoenean eskaera horren lerroa berdez azalduko da eta erabiltzaileak jaitsi ahal izango du.
|